Ikerketa lerroak

Ahozko hizkuntza: Prosodiaren gaitasunaren garapena eta ikasketa

Prosodia, ahozko hizkuntzaren elementu suprasegmentalen multzoa dena, talde honen ikerketa lerro garrantzitsu bat da. Prosodiari dagokionez, hiru azterketa mota egiten dira: fonologikoa, fonetikoa eta pertzepzio-azterketak. EUDIA ikerketa taldeak ezaugarri suprasegmentalak deskribatzen ditu ahoz gorako irakurketan eta bat-bateko hizkuntzan. Helburua da ahoz gorako irakurketan eta bat-bateko narrazioan onartutako ahozko patroi bat sortzea. Patroi hori eredu izan daiteke lanbide-eremu guztietan, besteak beste, irakaskuntzan edo komunikazioan. Gainera, elementu suprasegmentalek eta keinuek testuen ulermenean, pertzepzioan eta funtzio pragmatikoan duten eragina aztertzen du. Azkenik, aprosodiaren karakterizazioa eta esku-hartzea aztertzeko beste bide berri bat ireki du.

Hizkuntza Bariazioa

Euskararen aldaketa edo bariazioa ikertu, bariazio hori sortzen duten faktoreak, sozialak zein bestelakoak, zein diren zehaztu eta bariazioa ikertzeko tresnen sortze-lanak aurkitzen dira. Beraz, bariazio geolinguistiko edo diatopikoa, zein soziolinguistikoa edo diastratikoa edo bariazio diafasikoa ikertzen saiatuko da. Hizkuntzaren hainbat alorretako bariazioa du gogoan: lexikoa, fonologikoa, morfologikoa zein sintaktikoa; perpaus mailakoa zein diskurtso mailakoa; bariazio linguistiko zein paralinguistikoa.

Hizkuntzaren jabekuntza

Irakasle eta guraso garen aldetik, badakigu zein garrantzitsua den hizkuntzaren ontogenesia ezagutzea bizitzako lehen urteetan haurraren garapenean zehar erantzun hobea eman ahal izateko; hala ere, hizkuntza beste komunikazio-elementu batzuekin batera agertzen da, keinuak eta begirada, besteak beste; beraz, gure helburua da adin goiztiarretako hizkuntza-garapena ezagutzea azterketa multimodal batetik.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad